egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra


TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

 

 

 

Jantoki zerbitzua

 

 

Eskola Web

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

  Informazio akademikoa ON LINE

    

      

 

 

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

 

BARATZA 4DBH SITE

Gure ortu ekologikoa martxan jartzen

 

                                       

AGUR EDOIA!

  • 2021/06/18 |

Dena eman ondoren irakaskuntzan, deskantsua gozatzeko garaia da.

Mila esker eman duzun guztiagatik eta besarkada bero bat, bihotz-bihotzetik!

AGUR EDOIA!!!

 

Agur Edoia!

Ez zaitugu ahaztuko.  Aupa Edoia!!!

LIBURUAK BERRERABILTZEKO PLANA

  • 2021/05/21 |

Ekonomia zirkularraren ildoa jarraituz aurten ere - bizi dugun egoerak eskatzen dituen babes neurriak hartuta-, gure eskolako DBH-ko 3., 4. eta Batxiko liburuak berrerabiltzeko plana jarri nahi dugu martxan. Alferrikako gastua aurrezteaz gain, liburu gutxiago erabiliko ditugu, honek suposatzen duen guztiarekin (paper, ur eta energia gutxiago erabiltzea).

Horretarako, ikasturte bukaeran Batxi eta DBH 3. eta 4. mailako liburuak (testu liburuak, zein irakurketa liburuak) jasotzea pentsatu dugu eta hurrengo ikasturteko ikasleen esku jarri.

Ekimen hau guztiz borondatezkoa da eta liburuak emateak ez du bermatzen liburuak lortuko dituzunik.

 

 

 

ALBISTEAK

  • HEZKIDETZAKO HITZALDIA

    1. 2021/01/21

    HEZKIDETZA  proiektuko ekimena izan genuen asteazkenean:

    Jare Itzazelaia eta Maren Blancok, 2. batxiko ikasleak, 1, batxikoei emandako hitzaldia.

  • Ainhoa Azpitarte, 1. Batxilerreko ikaslea, abeslari.

    1. 2021/01/17

    Klak euskal proiektuaren barruan, Durangaldeko hainbat ikastetxeko ikasleak batu dira eta euskal abesti baten bideoklipa egin dute. Batzuk kamara eta grabazio lanetan ibili dira. Beste batzuk, ordea, abeslari eta musikari aritu dira. Horien artean Ainhoa Azpitarte ikaslea egon da.

    Goza dezagun bideoklipa entzun eta ikusiz!!!

  • MUGIKORREN BILKETA KANPAINA

    1. 2021/01/13

    JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE  GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada  Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako

    2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!  

    Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da:   www.janegoodallsenegal.org 

    Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)   

  • ARTEA KOMUNETAN

    1. 2020/12/17

    Ez da oso komuna ARTEa komunean.

    Gurean bai, komunak artez blai 4. DBHko PLASTIKAko ikasleei esker.

    Artisten izenak: Mariangy Ruiz GuevaraNahia NovoaOmar FernandezAitor JorgeMarkel JuaristiIrati Otaduy.

    ARTEA KOMUNETAN