22-23 MATRIKULARAKO DOKUMENTAZIOA

  • 2021/06/22 |

Hemen gure ikastetxean 22-23 ikasturtean matrikulatzeko informazioa eta beharrezko dokumentazioa mailaka.

Adi liburuekin, aldaketak daude eta (begiratu ISBN zenbakiak).

GURASO ELKARTEAren OHARRA liburuak erosteko

 

1. DBH
INFORMAZIOA IKASLEAREN FITXA  BAIMENA    BAIMENA II
LIBURUAK LIBURU SOLIDARIOA JANTOKIA

 

2. DBH
INFORMAZIOA BAIMENA I    BAIMENA II
LIBURUAK LIBURU SOLIDARIOA JANTOKIA

 

3. DBH
INFORMAZIOA BAIMENA<14      BAIMENA>14  BAIMENA II
LIBURUAK ATSEDENALDIKO BAIMENA JANTOKIA

 

4. DBH
INFORMAZIOA BAIMENA>14  BAIMENA II
LIBURUAK ATSEDENALDIKO BAIMENA JANTOKIA

 

BATXILERGO

LIBURUAK BERRERABILTZEKO PLANA - DBH

  • 2022/06/14 |

Kurtso amaiera heltzear dago eta bostgarren urtez  " Nik ez dotaz bier" ekimena martxan jartzeko unea heldu da. Ekimen honen bidez testu liburu zein  irakurketa liburuak berrerabiltzea lortu nahi dugu, Ekonomia Zirkularra bultzatuz.

Animatu zaitez, J. Orobiogoitiako ikas komunitateak eta planetak eskertuko dizu!!!

Ekimen hau guztiz borondatezkoa da eta liburuak emateak ez du bermatzen liburuak lortuko dituzunik.

 

 

ALBISTEAK

  • AGUR EDOIA!

    1. 2021/06/18

    Dena eman ondoren irakaskuntzan, deskantsua gozatzeko garaia da.

    Mila esker eman duzun guztiagatik eta besarkada bero bat, bihotz-bihotzetik!

    AGUR EDOIA!!!

  • ZORIONAK!! selektibitatean aurkeztu zareten guztioi.

    1. 2021/06/17

    Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren lehenengo deialdian aurkeztutako guztiak gaindituta.

    Zorionak!, ondo merezitako oporrak gozatu eta zorte on etorkizunean!

    Hau zuen etxea izango da beti.

  • C1 EUSKARAZKO IKASTAROA

    1. 2021/06/16

    C-1 EUSKARAZKO TITULUA LORTZEKO IKASTAROA ABIAN DA.

    Urtero legez, aurten ere, C-1 euskarazko titulua lortzeko ikastaroa antolatu dugu Orobiogoitian, HNPren eta Durangoko AEKren eskutik. Gure zentroko 1. Batxilergoko 14 ikasle hartzen ari dira parte ikastaroan. Ea irailean titulua lortzen duten!!!

  • EA30: AURTENGO "UDAL BILKURA"

    1. 2021/06/04

    Aurtengo Udal Foroa egokitu behar izan dugu bizi dugun pandemia egoeragatik.

    Herrian OSTADAReko monitorearekin "Ekonomia zirkularra" tailarrean ateratako ondorioak eta proposamenak jasotzen dituen idatzia eskura eman zaio Iurretako alkateari. 
    1. mailako ekordezkariak - Anas, Ainhoa eta Nahia- izan dira gure bozeramaileak,  eta beraiekin Udaletxeko bilkura-gela batetan proposamenen inguruan solasean izan da  IƱaki alkatea.
    Bide batez bestalde, 3. DBHko Paule Azpitartek -EUSKAL CONFINTen partaidea- beste institutuetako ordezkariekin gazteen batzar  horretan adostutako proposamen orria  helarazi dio ere.

    - UDAL DIAGNOSTIKOA - PROPOSAMENAK

    - EUSKAL CONFINT - ESKAERA

  • EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA

    1. 2021/06/01

    HNPk Orobiogoitian antolatutako "Egunean behin" lehiaketaren sariak banatu dira. Irabazlea 3. Cko Liher Ortiz de Zarate izan da. Bestalde, lehiaketan parte hartzeagatik ere sarituak izan dira 1. C ko Haitz Ortiz de Zarate eta 1. A ko Igone Solaguren eta Markel Soto.

    Zorionak guztioi!!!

HARRERA EKITALDIA

  • 2022/06/20 |

Maiztegi eta Zaldibarko eskolako ikasleei egindako harrera ekitaldia ekainaren 15 eta 17an.

Ikastetxea erakusteaz aparte, ikasleek aurkezpena egin zuten, ondoren jokoak patioan denok elkarrekin eta amaitzeko bazkaria.

Egun ederra pasatu genuen.

harrera eguna