egutegia

  Egutegia/Agenda orokorra

 

TALDEKO EGUTEGIA

inika plataformara sarrera

    Kontsultak: Faltak, notak..

 

Irakasleentzat

 

 

Jantoki zerbitzua

  Informazio akademikoa ON LINE

Hezkuntza Saila    

Hezkuntza Saila

2014/03/25etik

contador de visitas para blogger

                                       

24-25 IKASTURTEKO LIBURU ZERRENDA

  • 2024/06/20 |

 

  

Hemen daukazue  24-25 ikasturtean  erabiliko diren testu liburuak:

    1. BATXILERGOA                                                           2. BATXILERGOA

 

OHARRA

24-25 ikasturtean Liburu Solidario programan partehartzeko aukera izango da  DBHko maila guztietan
Programa honetan partehartzeari uko eginez gero hauek dira beharrezkoak diren testu liburuak.
 

     1. DBH                                                                         2. DBH

     3. DBH                                                                         4. DBH

Zure liburu eskaera Elkar liburudendan egin nahi baduzue, hemen duzue esteka:

BIDEOAK

 

 

 

LEHEN HEZKUNTZAKOEKIN ELKAR TOPAKETA

  • 2024/06/24 |

 

  
LHKo Otxandio, Zaldibar eta Maiztegikoekin elkar topaketa egin genuen!
Denok oporrak,   irailean  Maiztegi, Otxandio eta Zaldibarko ikasle berriak izango ditugu gure ikastetxean. Sarrera hori, ahal den bezain atsegina izan dadin, gure 4. mailako ikasleek egun polit bat antolatu zuten ikasle hauentzako. Otxandion elkartu ginen denok, Preza Zelai paraje ederrean, eta elkar ezagutzeko dinamikak, baso ibilbidea eta jokuak gauzatu ziren goizean zehar. Dena primeran joan zen eta nabarmena izan zen 4. mailako ikasleen inplikazioa eta 6. mailakoen parte hartze aktiboa. Hurrengo urteetan ekintza hau errepikatzea espero dugu eta uda ona pasa dezazuen guztioi opa dizuegu!!!
ELKAR TOPAKETAK

BIDEOAK

 

 

 

URKIOLA: ABENTURA BERDEA

  • 2024/06/19 |

 

  
Urkiola parke naturalaren inguruan,  1. mailako ikasleak lanean ibili dira arlo desberdinetan eta emaitza politak lortu dituzte, horregatik partekatu nahi dizkizuegu gela bakoitzeko botu gehiago izan dituen lanak.

URKIOLA: ABENTURA BERDEA 

Eskerrik asko denoi egindako lanagatik!

BIDEOAK

 

 

 

PALESTINAKO GENOZIDIOA GELDITU!!

  • 2024/06/19 |

 

  

Orobiogoitiako BHI-ko ikasleak eta irakasleak patiora atera gara Palestinar herriari elkartasuna adieraztera eta jasaten ari den genozidioa salatzera

BIDEOAK

 

 

 

TXITXIBURDUNTZIA

  • 2024/06/17 |

 

  

Ekainak 17an ikastetxeko DBHko euskara ordezkariek txitxiburduntzia egin zuten Arriandin kurtsoan zehar egindako lana eskertzeko.

TXITXIBURDUNTZIA

BIDEOAK

 

 

 

DANTZAK IKASTETXEAN

  • 2024/06/16 |

 

  

Proiektu komunitarioan, DBHko 1. mailakoek dantza latinoak ikasten!!
Ikasturtearen kurtso amaieran, 1. mailako ikasleak dantza latinoak ikasten ibili dira, "bachata", "merengue"..., beste batzuen artean. Hemendik eskerrak ematen dizkiogu Iurretako adin nagusiko Eli Rodriguezeri, bere laguntzari esker gauzatu ahal izan delako ekintza hau. Espero dugu, hurrengo ikasturteetan baita ere, adin nagusikoekin lanean jarraitzeko aukera izatea. Belaunaldi desberdinen topagunea izan dugu eta primeran pasatu dugu denok.


DANTZAK

BIDEOAK

 

 

 

ESKOLA AGENDAREN PORTADA 24-25

  • 2024/06/14 |

 

  

OROBIOGOITIAKO AGENDAREN PORTADA 24-25

Urtero lez datorren ikasturteko eskola agendako portada gure ikasle batek egindakoa izango da. Aurtengo irabazlea DBH 2. A-ko Lucía Sánchez izan da. ZORIONAK Lucia!!


ESKOLA AGENDA 24-25

BIDEOAK

 

 

 

LITERATUR LEHIAKETA 2024

  • 2024/06/04 |

 

  

IURRETAKO XXI. LITERATUR LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTE OROBIOGOITIAKO IKASLEEK 

Aurton ere, Iurretako Kultur Etxeak antolatuta, Literatur Lehiaketa izan dugu. Aurtengo edizioa XXI.a izan da. Eta urtero bezala, Orobiogotiako ikasleek parte hartu dute lehiaketan lau modalitatetan: ipuina, bertsoa, olerkia eta komikia. Maiatzaren 31an ospatu zen sari-banaketa Askondoko karpan, Naroa Jaioren bertsoak lagun zuela. Argazkietan ikus daiteke gure saridun ikasleak. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik eta datorren urtera arte !!!


Literatur lehiaketa 2024

BIDEOAK

 

 

 

GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

  • 2024/06/03 |

 

  

JOSEBA DE RUEDA BERASALUZE ETA NAROA JAIO JAIO, BIZKAIKO BERTSOLARITZAREN ESKOLARTEKO TXAPELKETAREN FINALEAN.

Gure ikasleak diren Joseba De Rueda Berasaluze (4. DBH) eta Naroa Jaio Jaio (2. BATX.) Arrigorriagan maiatzaren 25ean jokatu zen Bizkaiko Bertsolaritzaren eskolarteko txapelketaren finalerako sailkatu ziren. Naroa Jaio bat-bateko modalitatean aritu da. Naroak Durangon jokatu zen bigarren kanporaketa irabazi zuen eta finalera sailkatu zen. Hala ere, Naroak ezin izan zuen joan finalera azterketa bat egin behar izan zuelako.
 
Joseba finalean egon zen eta irabazi egin zuen txapelketaren lehen saria, kasu honetan idatzizko bertsoen modalitatean. Joseba aurten hasi da bertsoak egiten ikasten Orobiogoitiako HEDATZEk antolatu duen Bertso-tailerrean.Horrela jarrai dezatela eta  Bejondeiela biei !!!

GURE IKASTETXEKO BERTSOLARIAK

BIDEOAK

 

 

 

RAP TAILERRA

  • 2024/06/03 |

 

  

Aurten ere, gure 2.DBH-ko ikasleek, Iurretako Liburutegiak antolatu duen Rap tailerrean parte hartu dute. Raparen iturriak eta garapena landu ondoren, euren kantak sortu dituzte, rap erritmora egokituz. Ondo pasatu dute eta espero dugu hurrengo edizioetan ere, parte hartzen jarraitzea. Mila esker antolatzaileei !!!

RAP TAILERRA 2024

BIDEOAK

 

 

 

CONFIT 2024

  • 2024/05/27 |

 

  

Maitzaren 15ean Orobiogoitiako IRAES taldea Euskadiko Confintean hartu zuen parte. Confint horretan Euskadiko hainbat ikasle elkartu ziren beren experientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko.  Gazteek gidatutako lan-taldeak antolatu ziren hainbat gairen inguruan.  Egunaren amaieran Espainako Confintera joango den ikaslea aukeratu zen. 

Confit 2024

 

 

 

ESKOLA FOROA 2024/05/23 |      DBH 2ko ekordezkariek Eskolarteko Foroan eta Udal Foroan hartu dute parte.  Eskolartekoan Maiztegiko...

CONFIT 2024 2024/05/27 |      Maitzaren 15ean Orobiogoitiako IRAES taldea Euskadiko Confintean hartu zuen parte. Confint horretan Euskadiko...

IDAZLEAK IKASTETXEAN 2024/05/19 |      Miren Agur Meabe, berriro ere Orobiogoitian Aurten ere Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra gure artean...

KORRIKA 2024 2024/03/25 | OROBIOGOITIAK ERE KORRIKA NAGUSIAN PARTE HARTZEN Goizean Korrika Txikia ospatu ostean, arratsaldean ere Korrika nagusian parte hartu...

ORTUAREN UZTA AMA LURRAREN EGUNEAN 2024/04/24 | Apirilaren 22an  Ama Lurraren eguna izan zen. Nazio Batuek egutegietan ezarritako data bat da, gizateria...

ALBISTEAK