INSTITUTUA ZENBAKIETAN
IKASLEAK
Ikasleen kopuruari erreparatuz, 2022-23 ikasturtean 350 ikasle ditugu modu honetan banatuta:
DBH | BATX | ||||
1. maila | 2. maila | 3. maila | 4. maila | 1. maila | 2. maila |
4 talde | 3 talde | 3 talde | 2 talde | 3 talde | 2 talde |
93 ikasle | 60 ikasle | 58 ikasle | 33 ikasle | 58 ikasle | 48 ikasle |
DBH
Gurea Iurretako herrian DBHko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe publiko bakarra da eta, azken urteetako datuak kontuan harturik, datozen urteetan bi/hiru lerro izango ditugula dirudi. Gure ikasleria Iurretako, Zaldibarko eta Otxandioko Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxeetatik datorkigu. 12 ikastalde ditugu eta denak D eredukoak dira.
BATXILERGOA
Adar biak -Giza eta Gizarte Zientziak eta Teknologia eta Zientziak- eskaintzen ditugu. Batxilergoko etapa honetan 106 ikasle ditugu, honela banatuta: 1. mailan 58 ikasle; eta 48 ikasle 2. mailan.
IRAKASLEAK
Azken urteotan gure institutuko irakasleria finkotzen joan da, eta, aldi berean, gure eskaintza zabaldu den heinean, handitzen. Gaur egun 48 irakasle gara, 9 sailetan banatuak: 40 ohiko arloetan aritzen gara eta bereziki batzuk ikasleen dibertsitateak sortzen dituen behar desberdinei erantzuna ematen jarduten dugu: orientatzailea, HIPIak, PTEak...