INSTITUTUA ZENBAKIETAN

  IKASLEAK

Ikasleen kopuruari erreparatuz, 2022-23 ikasturtean 350 ikasle ditugu modu honetan banatuta:

 

 

DBH

BATX

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

1. maila

2. maila

4 talde

3 talde

3 talde

2 talde

3  talde

2 talde

93 ikasle

60 ikasle

58 ikasle

33 ikasle

58 ikasle

48 ikasle

 

 

 

DBH

Gurea Iurretako herrian DBHko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe publiko bakarra da eta, azken urteetako datuak kontuan harturik, datozen urteetan bi/hiru lerro izango ditugula dirudi. Gure ikasleria Iurretako,  Zaldibarko eta Otxandioko Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxeetatik datorkigu. 12 ikastalde ditugu eta denak D eredukoak dira.

BATXILERGOA

Adar biak -Giza eta Gizarte Zientziak eta Teknologia eta Zientziak-  eskaintzen ditugu. Batxilergoko etapa honetan 106 ikasle ditugu, honela banatuta: 1. mailan 58 ikasle; eta 48 ikasle 2. mailan.


IRAKASLEAK

Azken urteotan gure institutuko irakasleria finkotzen joan da, eta, aldi berean, gure eskaintza zabaldu den heinean, handitzen. Gaur egun 48 irakasle gara, 9 sailetan banatuak: 40 ohiko arloetan aritzen gara eta bereziki batzuk ikasleen dibertsitateak sortzen dituen behar desberdinei erantzuna ematen jarduten dugu: orientatzailea, HIPIak, PTEak...