EMAKUMEAK ZIENTZIETAN ETA TEKNOLOGIAN

  • 2023/10/25 |
Urriaren 20an Kultura zientifikoko ikasleek bisita gidatua izan zuten Ibarretxe kultur etxean, Leire Bereziartua industri-diseinuko ingeniariaren eskutik. Bertan, mundua aldatu zuten zein mundua aldatzen ari diren emakume batzuk ezagutu zituzten, zientzia eta teknologia esparruetan lan egin edo lanean dihardutenak. Eguneroko ikerketa txikiekin aldaketa handiak posible egiten baitituzte emakumeok, eta ezinbestekoa da belaunaldi zahar zein berriei lan hauek ikustaraztea, estereotipoak apurtuz eta neskek ere zientziako ikasketak hautatzea sustatuz.
Emakumeak eta zientziak

STEAM: CO2 NEURGAILUAK

  • 2023/04/27 |

Batxilergoko Industri Teknologiako ikasleek, STEAM proiektuaren ildotik, CO2 neurgailuak egin dituzte Iurretako Lanbide Heziketako ikastetxean. Bertako irakasleen laguntzaz eta tailerreko baliabideak erabiliz, lan txukuna burutu dute eta orain ikastetxeko zenbait puntutan kokatu dira, airearen kalitatea neurtu ahal izateko. 

CO2 neurgailuak
Atzealdea

STEAM - LEIRE BOVEDA

STEAM HITZALDIA: " ZELULA AMAK NEUROZIENTZIETAN"

  • 2022/04/05 |

STEAM proiektuaren  helburuetako bat bokazio zientifikoak bultzatzea da, eta bereziki nesken artean. Horretarako, dibulgazio zientifikoko lan horretan, gure ikasle ohia Leire Boveda Altubek   2. batxiko Kimika eta 1. batxikoko Zientzia eta Teknologiako ikasleei  hitzaldia eman die: "ZELULA AMAK NEUROZIENTZIETAN".

Leirek, Juan Orobiogoitia ikastetxean ikasi ondoren, EHU-UPVn Biokimika ikasketak burutu zituen, Erasmusa Eskozian eta Masterra Madrilen.
Gaur egun  Leire doktoretza Leioan egiten ari da, Achucarro Zentroan - Basque Center for Neuroscience-. Lan egiten duen laborategian neurona berrien sorrera ikertzen dituzte, eta zer aldaketak ematen diren zelula hauetan, zehatz-mehatz zer alterazioak ematen diren Alzheimerrren edo epilepsian, etorkizunean gaixotasun hauen sendaketan aplikatzeko.

ESKERRIK ASKO LEIRE!!! 

STEAM - Leire Boveda