EMAKUMEAK ZIENTZIETAN ETA TEKNOLOGIAN

  • 2023/10/25 |
Urriaren 20an Kultura zientifikoko ikasleek bisita gidatua izan zuten Ibarretxe kultur etxean, Leire Bereziartua industri-diseinuko ingeniariaren eskutik. Bertan, mundua aldatu zuten zein mundua aldatzen ari diren emakume batzuk ezagutu zituzten, zientzia eta teknologia esparruetan lan egin edo lanean dihardutenak. Eguneroko ikerketa txikiekin aldaketa handiak posible egiten baitituzte emakumeok, eta ezinbestekoa da belaunaldi zahar zein berriei lan hauek ikustaraztea, estereotipoak apurtuz eta neskek ere zientziako ikasketak hautatzea sustatuz.
Emakumeak eta zientziak

STEAM: CO2 NEURGAILUAK

  • 2023/04/27 |

Batxilergoko Industri Teknologiako ikasleek, STEAM proiektuaren ildotik, CO2 neurgailuak egin dituzte Iurretako Lanbide Heziketako ikastetxean. Bertako irakasleen laguntzaz eta tailerreko baliabideak erabiliz, lan txukuna burutu dute eta orain ikastetxeko zenbait puntutan kokatu dira, airearen kalitatea neurtu ahal izateko. 

CO2 neurgailuak
Atzealdea

KRISTALOGRAFIA 2022

KRISTALOGRAFIA (STEAM PROIEKTUA)

  • 2022/05/12 |

Aurten ere STEAM proiektuan buru-belarri aritu dira 3. DBHko ikasleak. FISIKA- KIMIKAko laborategian kristalak hazi dituzte ADP gatza erabiliz eta PLASTIKAn maketak diseinatu eta egin dituzte. Posterretan kristalak sortzeko helburuak, prozedurak eta ondorioak azaldu dituzte talde bakoitzeko.

Maketen eta Posterren aragazkiak

STEAM 2022